ARGIA

Menda Bikoitza 3x14: Zuhaitzak ere sendagai

ARGIA Season 3 Episode 14

Use Left/Right to seek, Home/End to jump to start or end. Hold shift to jump forward or backward.

0:00 | 31:27

Animaliak eta landareak soinuen bidez komunikatzen dira, lehen ere aritu izan gara gai honetaz. Gustatzen zaigun gaia da eta beste ikerketa bat ekarri dugu gaurkoan, lerro beretik, biologian gauzak aldatu egin baititzake. Animaliak eta landareak, azken hauentzat estres egoerak daudenean, komunikatu egiten direla ikusi da berriro ere. Gizakiak entzun ezinezko hertzio maila batean gertatzen da hau eta biokomunikazioaren esparruan jakintza areagotzea ekarri du, oraindik ikertzeko dagoen interakzio akustikoko sare bat badagoela esan nahi baitu.

Zuhaitzak ere badira sendabelar, akaso senda-zuhaitz esan beharko genuke. Pinua eta zedroa sendagaiak dira eta Europa iparraldearekin alderatuta gure artean erabilera tradizio txikiagoa duten arren, merezi duten sendagaiak dituzte. Gomendioen atalean landu dugu zer eta nola erabili.