ARGIA
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa
Episodes
486 episodes
Beranduegi 6x10: Ehiza da bizitza
Argia Sariak pasa berri, euskal prentsa eta kultur munduko txutxumutxuak ekarri ditugu aste hontan; Kevinek ekitaldiko aurkezpenean esan bezala, euskal prentsa larrosa egitea baita Beranduegiren funtzioetako bat. Hori bakarrik ez, Olentzeroren ...
•
Season 6
•
Episode 10
•
1:04:38
Egonarria 4x06: Mingain urdinaren gaitza, eta berau zabaltzearen oinarrian dauden politikak
Hausnarkari denei eragiten die eltxo zehatz baten ziztaden bidez kutsatzen den gaitz honek, baina artaldeetan dauka ondorio larriena. Gaitza kudeatzeko politika aldatu izanak gaitza gehiago zabaltzea eragin duela salatu du. Hau da, ganadutegi h...
•
Season 4
•
Episode 6
•
23:53
Oroimen Histerikoa 4x15: Joko olinpijoak
2026ko otsailaren 6an 2026ko Neguko Olinpiar Jokoak abiatuko dira Milano-Cortinan, Italiar Alpeetan. Nabarituko zenuten dagoeneko munduan zehar zabaldu den espiritu olinpikoa, kontinente eta herrialde guztien arteko batasun baketsua. Ba giro la...
•
Season 4
•
Episode 15
•
27:57
Etxerako lanak 1x04: Guraso ipurterre gehiegi harmailetan?
Lehiatik eratorritako ikasketez jardun genuen aurreko podcastean, baina gaizki ulertutako lehiak albo-ondorio kaltegarriak (eta irain eta garrasi ugari) ere baditu. Zergatik uste du hainbeste gurasok Messi bat duela etxean? Mikel Garcia Idiakez...
•
Season 1
•
Episode 4
•
12:59
Menda Bikoitza 3x09: Erruda, pozoinetik magiara
Erruda edo boskotxa (Ruta graveolens) izan da gaurko saioko protagonista. Entzule batek idatzi zigun errudaren inguruan galdezka, hain ...
•
Season 3
•
Episode 9
•
33:00
Etxerako lanak 1x03: 25-0 galduta, norbaitek irabazi du?
Haurren arteko norgehiagoka askotan, tanto kopuru batetik aurrera markagailua gelditu egiten da, alde oso handiko emaitzak ezkutatzeko. Baina nola da posible halako aldea adin antzeko haurren jokoan? Hariari tiraka, hainbat galdera mahaigainera...
•
Season 1
•
Episode 3
•
10:49
Beranduegi 6x09: Teo Senegalen
Kevin da gure korrespontsal ofiziala, baina oraingoan Axik ekarri digu Senegalgo berri, eta ondorio nagusia atera du: zuriok gaizki eginda gaude eta behera begira bizi gara. Hau orokorrean, xehetasun gehiago eman ditugu saioan. Eta ohi dugun be...
•
Season 6
•
Episode 9
•
1:09:39
Oroimen Histerikoa 4x14: Hiru inbaditzailetxo
Gaur animalia espezie inbaditzaileei buruz hitz egin dute Nagore Irazustabarrena eta Axier Lopezek. Hiru kasu aztertu dituzte, guztien artean inbaditzaileena zein den ondorioztatzeko.
•
Season 4
•
Episode 14
•
27:59
Etxerako lanak 1x02: Ikasturtea errepikatzea, drama ala aukera?
Ez da oso ohikoa ikasleek ikasturtea errepikatzea, baina hala erabakitzen denean, zeintzuk dira ondorioak? Ebaluatzeko modua, ikerketek diotena, errefortzuak eta familiak ditu hizpide Mikel Garcia Idiakezek. Iritzia ematen izan ditu Pedro...
•
Season 1
•
Episode 2
•
13:03
Egonarria 4x05: Arabako urre likidoaren bila I Mikel Izagirre (Erroiz proiektua)
Duela 2.200-2.500 urte iritsi zen olibondoa Arabara, feniziarren eskutik. Aldiz, oraindik oso ezezaguna da euskal herritar askorentzat. Erromatarrek egin ohi zuten modura, mahastiaren inguruan dute olibondoa landatuta Lantziegoko (Araba) Erroiz...
•
Season 4
•
Episode 5
•
22:24
Menda Bikoitza 3x08: Emakume zientzialariak bai, guruak ez!
Rosa Tristanek Mujeres con Ciencia webgunean idatzitako artikulu bat landu dugu gaurkoan.
•
Season 3
•
Episode 8
•
29:48
Oroimen Histerikoa 4x13: Besarkatu astelehenak
2026ko urtarrilaren 19an Blue monday ospatzen da, astelehen goibela edo tristea moduan itzultzen dena. Urteko egunik tristeena omen da urtarrileko hirugarren astelehena, eta horren jatorri historikoa bilatzeko gogoa piztu zaio Nagore I...
•
Season 4
•
Episode 13
•
21:32
Etxerako lanak 1x01: Etxerako lanak, zertarako?
Zenbat eta zein etxerako lan bidaltzen dituzte irakasleek? Zertan dira lagungarri eta zertan ez? Ba al dute zentzurik? Eztabaida klasiko batekin hasi du saila Mikel Garcia Idiakezek. Oraingo honetan, Lurdes Imaz guraso elkarteko koordinatzailea...
•
Season 1
•
Episode 1
•
11:31
Menda Bikoitza 3x07: Sendabelarrak eta botikak, ze parea!
Sendabelarren eta botiken arteko elkarreraginak izango ditugu hizpide. "Emaidazu zerbait naturala, botika asko hartzen dut eta" bezalako esaldiak askotan entzuten ditugu, eta pentsamolde horren okerraz aritu gara. Rosario Cáceres Fernández-Bola...
•
Season 3
•
Episode 7
•
33:36
Oroimen Histerikoa 4x12: Kristo aurreko Jesukristo
Abenduaren 25ean 2026 urte beteko dira Nazareteko Jesus Betleemeko estalpe batean jaio zela. Edo, behintzat, horixe da urtero munduan 2.000.000 pertsonak ospatzen dutena, edo duguna. Beraz, garaiak hala eskatuta, eguberriei errpaso histor...
•
Season 4
•
Episode 12
•
26:43
Beranduegi 6x08: Patata sozialak eta turbantedun emakumeak
Aurten ere asko eman digu Durangoko Azokak eta euskal famoseoaren analisi sakona egin dugu. FIjatu zarete nola egoten den jende ezaguna stand-en atzean ganadua ferietan egoten den gisan? Gozatu Beranduegiten historian lehenengoz hutsunez beteta...
•
Season 6
•
Episode 8
•
1:06:23
Oroimen Histerikoa 4x11: Ford Fiesta kapitalista
Berriki Zohran Mamdani New Yorkeko alkate aukeratu dute, eta haren aurkako kanpainan trumpzaleek demonizatu eta ezkerrak idealizatu egin du. Eta lore eta kritika horien artean batek deitu du Nagore Irazustabarrenaren arreta: “Mamdanirekin New Y...
•
Season 4
•
Episode 11
•
28:56
Menda Bikoitza 3x06: Udazken laranja: liburu bat eta kurkuma
Diario rural. Apuntes de una naturalista. Otoño-inviernoliburua (Susan Fenimore Cooper, Pepitas de calabaza argitaletxea) ekarri dugu gaurkoan, tarteka sendabelarrekin,...
•
Season 3
•
Episode 6
•
30:13
Egonarria 4x04: Leitzako eta Araitz-Beteluko eskola jantokiak I Arantxa Iparragirre
Nafarroan eskola jantokien dekretua aldatu da eta atea zabaldu dio tokian kudeatu ahal izateari. Leitza eta Araitz-Beteluko kasua ezagutu dugu, Arantxa Iparragirre guraso elkarteko kidearen eskutik. Zerbitzua euren gain hartzeak zer aukera ekar...
•
Season 4
•
Episode 4
•
14:26
Oroimen Histerikoa 4x10: 30 kiloko best-sellerra
Aurreko saioan santuei buruz hitz egin genuen. Eta argitu genuen, lehen zibersantua kanonizatu duten arren, oraindik online mirariak ez dituztela homologatu. Iraganean, ordea, eliza katolikoa bizkorrago ibili izan da teknologia berriak baliatze...
•
Season 4
•
Episode 10
•
17:48
Beranduegi 6x07: We laket Urduñako mojak
Euskararen eguna baino zenbat egun lehenago hilko zara zu? Mikel Laboa bi egun lehenago hil zela deskubritu dugu. Eta abeslari ezagunez hizketan hasita, hipotesi bat horra: Bulegoko abeslariak ezkutatu zuen Irulegiko eskua; zeren egun bakar bat...
•
Season 6
•
Episode 7
•
1:02:43
Oroimen Histerikoa 4x09: Santua eta zikina
Aita Santuak lehen santu milleniala, lehen zibersantua, kanonizatu du berriki: Carlo Acutis gazte italiarra leuzemiak jota hil zen 2006an eta 2025eko irialren 7an izendatu zuten santu internet bidez jainkoaren hitza zabaltzeagatik egin zen ezag...
•
Season 4
•
Episode 9
•
25:32
Menda Bikoitza 4x05: Genomarik handiena, garoarena
Munduan genomarik handiena duena landare bat da, garo bat, hain zuz...
•
Season 3
•
Episode 5
•
30:19
Egonarria 4x03: Baserritarren Bilgunea, sortu berri den sindikatua I Lur Pagoaga eta Nerea Arrizabalaga
Baserritarren Bilguneak eredu agroekologikoan ari diren laborarien ahotsa izan nahi du, oraingoz Gipuzkoan kokatua, eta txikitik antolatua. Lan baldintzak eta bizitza duinak lortzeko borrokatuko du, baserrien iraupena bermatzeko. Elikadura buru...
•
Season 4
•
Episode 3
•
20:41
Oroimen Histerikoa 4x08: Ai Kattalin, Kattalin!
Azken saioan Elisabet I.a Ingalaterrako erreginaz aritu ginen: erregina birjinaz. Eta aste honetan putaren txanda da: Katalina II.a Errusiakoa. Haren bizitzaren nondik norakoak azaldu dizkigu Nagore Irazustabarrenak, ohi bezala, musikaz lagundu...
•
Season 4
•
Episode 8
•
30:07