ARGIA
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa
ARGIA
Beranduegi 6x14: Izar erditu eta Oskar agertu
Use Left/Right to seek, Home/End to jump to start or end. Hold shift to jump forward or backward.
Beranduegi ama izan da, eta badugu gure armadarako lehendabiziko soldadua, Izarren baginatik etorrita. Izarren faltan, azken saioetan oso presente izan dugun kontzeptu bat hezur-haragitu zaigu: "Oskar". Paristik ez, baina Bilbotik datorren artista bat da bera, galderaz beteta Euskadirentzat.
AItatxo ernegatuak ez dira kexatu soilik egiten, egoera zailen aurrean ihes egiteko teknikak ere garatzen dituzte. Zer egin umeak ETA zer den galdetzen dizunean; edo borroka armatua zer den; nola izkin egin? Bi aditu ditugu Beranduegin eta dena azaldu digute. Horrez gain, greba orokorra, euskararen aurkako oldarraldiaren harira ARGIAk egindako ikerketa eta therianak kritikatzen dituzten “animaliak” izan ditugu hizpide.