ARGIA
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa
ARGIA
Menda Bikoitza 3x13: Txikori belarra, berriz ere
Use Left/Right to seek, Home/End to jump to start or end. Hold shift to jump forward or backward.
Txilen “belar txarrei” buruz egindako ikerketa lan bat ekarri dugu gaurkoan, eta belar txartzat hartutako hauetako bost landareri buruz aritu gara, sendabelarrak baitira. Baztertuak izanagatik badituzte onurak, eta gainera, Euskal Herrian ere baditugu aipatu bost sendabelarrok. Hemendik hara mugitutakoak dira, sendabelar kosmopolitak.
Gaurko sendabelarra txikori-belarra izan da. Bai, berriz ere sendabelar honi buruz aritu beharra daukagu, baina gaur modeloen lagun omen delako dakarkigu. Ondoren, sendabelar honen erabileratan sakondu dugu, erabilera anitzekoa baita.