ARGIA
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa
ARGIA
Egonarria 4x06: Mingain urdinaren gaitza, eta berau zabaltzearen oinarrian dauden politikak
Hausnarkari denei eragiten die eltxo zehatz baten ziztaden bidez kutsatzen den gaitz honek, baina artaldeetan dauka ondorio larriena. Gaitza kudeatzeko politika aldatu izanak gaitza gehiago zabaltzea eragin duela salatu du. Hau da, ganadutegi handien aldeko neurri politikoak hartu izana dago oinarrian. Artaldeen ongizatean sortzen dituen kalteak eta eragin ekonomikoak deskribatu ditu eta berretsi du txertoa dela prebentzio neurri eraginkorrena. Hori bai, txertaketa ongi planifikatzea eta garaiz aldatzea eskatu du. Aitortu duenez, abeltzainek lotsaz bizi dute abere gaixoak izatea, eta hori gainditu behar dela adierazi du.