ARGIA

Beranduegi 5x21: Serbiako giripollasa

ARGIA Season 5 Episode 21

Ez genuen uste inoiz egingo genuenik, baina Beranduegin turismoaren apologia egiten hasi gara. Baina ez edozein turismorena, guk Kevin eredua defendatzen dugu: hartzak, nudistak eta lapurrak, Serbian. Hori da guk defendatzen dugun turismoa. Hartu apunteak zuen uda antolatzen hasteko.

Eta eskaera zuzen bat ere bai gaurko saioan: hainbeste talde itzultzen ari diren honetan, buelta dadila Hemendik At, mesedez!