
ARGIA
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa
ARGIA
Egonarria 3x16: Uraren arabera diseinatutako baratzea I Jone Agirre eta Asier Ordoño
Gaurko atalean, lurrari beharrean, urari entzungo diogu. Sakanara etorri gara, Uharte Arakil herrira, Harri Herri Nekazaritza proiektura. Bertako kideak dira Jone Agirre eta Asier Ordoño. Hiritik landara etorriak dira biak, bizi eredu berri baten bila. Eta, baita lortu ere. Uraren aprobetxamendua oinarri hartuta, diseinu hidrologiko oso bat dute egina beren lursailean. Proiektu integrala landu dute: Baratzea, sendabelarrak, frutarbolak eta abereak dituzte. Sustraiak Habitat Designek diseinatutako teknika baten bidez, inguruak emandako urak aprobetxatzen dituzte landako gune ezberdinak ureztatzeko. Hara-hona ibili gara beren lurretan, uraren bideari jarraika.