
ARGIA
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa
ARGIA
Galdera Basatiak 1x05: Errealitatea
“Heldua izatea erralitatera ohitzea da. Harritzeari uztea". Hori da, behintzat, Sofiaren Mundua liburuaren idazleak, Jostein Gaarderrek, esandakoa. Zu orandik ere erralitateak harritzen zaitu, entzule? Penstalari presokratikoak erralitatearen oinarriaren bila aritu ziren: zer da aldaketa guztien atzean irauten duena? Ura, sua, lurra, haizea, zenbakiak, atomoak… Zein helduleku daukagu? Zeren gainean ari gara flotatzen? Gaur errealitatea zalantzan jarriko dugu Imanol Alvarez filosofiako irakaslearen laguntzarekin, normaltasunaren atzean ezkutatzen den zirrara sentitzeko.
Haur filosofiari buruzko podcasta da Galdera Basatiak. Iñigo Martinez Peña filosofoak aurkeztuta, astero gonbidatu batekin tertulian aritzen da, bizitza zeharkatzen digun gai bat hartu eta hura aletzen. Podcastaren irudiko ilustrazioa Onintza Etxebesterena da.