ARGIA

Oroimen Histerikoa 3x19: Txintxinaren jatorria

ARGIA Season 3 Episode 19

Xabier Saldiasek hainbestetan abestu du diruaren hotsak bihotzean nolako poza ematen duen, eta gutako askok lagundu diogu kantuan, askorik jakin gabe poz baino buruhauste gehiago ematen dizkigun honek non duen jatorria; eta nori otu zitzaion paper zatiak inprimatzen hasi eta honi diru deitzea? Aste honetan diruari lotutako hiru hitzen jatorriaz hitz egin digu Nagore Irazustabarrenak: moneta, dirua bera eta dolarra.